XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

LEKEITIO... ETA ETXERA Santimamiñeko haitzulotik irten zirenean, beste mundu batetik zetozela zirudien.

Eskursioak aurrera jarraitu zuen.

Santimamiñetik kostaldera hartu zuten: Kanala, Laida, Elantxobe, Natxitua....

Bazkaldu, Natxituan bazkaldu zuten, zelai batean, itsasoari begira.

- Zein polita den Bizkaia! esaten zuen Aitorrek.

Andereñoak erantzun zion: - Bai. Bizkaia oso polita da, baina Bilbo aldean lantegietako keak eta erreketako zikinak asko hondatzen dute alde hura.

Itsasoa bera ere oso zikindua dago itsasontziek botatzen duten koipe eta petroleo hondarrekin batez ere.

Itsasoa geldi geldi zegoen, lotan bailegoan.

Urrutian txalupa eta arrainontzi asko zebilen batera eta bestera, edo arrantzan.

Bero egiten zuen.

Eta bero harek uretan freskatzeko gogoa egiten zien.

- Ande, non ibili behar dugu hondartzan? - Lekeition ibiliko gara.

Gogo galanta zuten hondarretan salto batzuk jo eta gero uretan sartzeko.

Lekeitiora iritxi zirenean, jetxi aurretik Arantzak esan zien: - Kontuan hartu hau: badakizute bazkaria behera joan arte ezin dela uretan sartu, kalte egiten duelako.

- Neuk esango dizuet noiz sartu leiken.

- Eta itsasoan kontuz ibil, itsasoak ez du bromarik eta.

Galtza motxak jantzi eta berehala hondarretan ziren futbolean, elkarri jarraika edo indioena egiten...

Hondartza: Plaia.